Durangotik Hegoaldera lehiaketea antolatu dabe hirugarren aldiz medicusmundi Bizkaia alkarteak eta Durangoko Udalak. Lehiaketea laster hasiko da eta talde irabazleak 2026an Guatemalara bidaiatu ahal izango dau medicusmundi Bizkaiak bertan garatzen dituan proiektuak ezagutzeko. Jon Mikel Benito del Valle medicusmundi Bizkaia alkarteko hezkuntza teknikariak lehiaketaren nondik norakoak azaldu deuskuz. Izena emoteko epea abenduaren 15ean amaituko da printzipioz, baina badirudi epea luzatu egingo dabela urtarrilera arte.
Ganera, hiru solasaldi antolatu dabez lehiaketaren harira. Lehenengoa pasa dan eguenean egin zan eta beste biak asteon egingo dabez. Eguaztenean indarkeria obstetrikoaren inguruko saioa egingo dabe Andragunean Nahia Alkortaren eskutik. Hurrengo egunean, aldiz, osasun menstrualaren gaia izango da protagonista Izaskun Zarandikoetxeagaz.
