Bizkaiko kostaldean belatz handia topau geinke, hatx handiak dagozan itsas-labarretan bizi da. Ogoño hatxa dogu horren adibide. Munduko animaliarik bizkorrena da, 100 km orduko abiaduran hegaz egin leike eta gaur egun populazino egonkorra dauka. Iñigo Zuberogoitiak (Aranzadi Zientzia Elkartea) belatzei buruzko El halcón peregrino liburua kaleratu dau. Urdaibai Bird Centerreko Edorta Unamunok hegazti honeei buruz be berba egin deusku. “Belatzak kostaldean ez eze, harrobietan eta urietan bizi dira. Foruko harrobi baten edo Bilboko Iberdrola dorrean be belatz bikoteak ikusi doguz” azaldu deusku Edortak.
Udaibaira lehenengo zikoinak heldu dirala esan dau kontau deusku Unamunok Goizeko Izarretan saioan. Zikoina asko lehen Afrikara joaten dirala esan dau baina gaur egun asko Iberiar penintsulan geratzen dirala azaldu deusku. “Gernikako Andra Mari eleizan, Arteagako paduretan eta Foruko Atxaga baserriaren ondoan zikoinak dagoz une honetan” zehaztu dau Unamunok.
Domekan, zezeilaren 4an, Hezeguneen Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe Urdaibai Bird Centerren. Goizean zehar hegaztien eraztunketa zelan egiten dan ikusi ahal izango da. Bisitak eta jarduera ezbardinak eskainiko deutsiez bertara doazanei. Baita ibilbide gidatu bat be paduretatik.