Patxe Ekimena martxan ipini dabe Eusko Jaurlaritzak eta Deusto Cities Lab Katedrak

Herritarrak gizartearen eta ingurumenaren eraldaketan parte hartzera gonbidatuko dabez

‘Edredoi-munduan’ gobernantza demokratikorako bidea egiteko ekimena

Patxe ekimeneko topaketa bat / Bizkaia Irratia

Prozesu kimikoetan PH faktorea elementu eraldatzailea izan leiteken moduan, hiritarrak gizartearen eraldaketan aktiboki parte hartu leikiela sinistuta ipini da martxan Patxe ekimena. Deustuko Unibertsitatetik, Cities Lab Katedratik, abiatu da egitasmoa, baina mugimendu ezberdinekin praktikara eroatea da asmoa.

Roberto San Salvador del Valle Deustuko Cities Lab Katedrako zuzendariagaz berba egin dogu Patxe ekimenaren helburuak ezagutzeko. Munduaren konplexutasunari aurre egiteko eta bakotxak erantzunak emoteko daukan gaitasunari ebatuz, gobernantza demokratikoa indartuta gehiengoaren bizi-kalitatea bermatzea lortu gura da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00