Gero eta indar handiagoa dabil hartzen euskerea sare sozialetan, eta horren atzean badago arrazoia: eduki sortzaile euskaldunen komunidadea hazten ari da. Horren adibide garbia da Mutrikuko eduki sortzailea dan Ane Urrestik, oraintsu antolatutako eduki sortzaileen alkarretaratzea.
Topaketearen helburu nagusia sarean bakarka dabiltzan sortzaileak aurrez-aurre batzea izan da: alkar ezagutu, esperientziak partekatu eta komunidade-sentimendua indartzeko. Parte-hartzaileen artean profil anitzak batu dira, eta euskerazko eukia sortzeko bidean, plataforma handietan Tik Token edo Instagramen sortzaileek topetan dabezan erronkez be jardun dabe.
Antolatzaileek ez dabe baztertzen aurrerantzean jarraipena emotea, euskerazko edukiaren ikusgarritasuna handitzen laguntzeko. Eta mezua argia da: euskeraz sortu eta kontsumiduteak komunidadea elikatzen dau, eta sareetan be euskerak badau bere lekua.
