Zezeilaren 11ra bitartean eskeiniko dabe euskeraz lehenengo eta ostean gaztelaniaz

Gazte Konpainiaren lana asteon estreinauko da

“Egun Zoragarriak” Pabellon 6 aretoan

Pabellon 6-Gazte Konpainia / Bizkaia Irratia

Egun Zoragarriak” antzezlana estreinauko dau barikuan Pabellon 6eko Gazte Konpainiak. Euskeraz estreinauko dabe eta hilaren 26tik aurrera “Dias Estupendos” eskeiniko dabe, gaztelaniaz. Pabellon 6eko Gazte Konpainiaren bederatzigarren promozinoko aktoreak arituko dira oraingo honetan; Gorka Luna, Izar Pizarro, Itxaso Sanchez, Omar Somai, Markel Vazquez eta Sofia Zallio. Gorka eta Itxasogaz egin dogu berba. Elgoibarrekoa da Gorka eta Andoaingoa Ainhoa. Biek esan deuskue Gazte Konpainian egotea, esperientzia ikaragarria izan dala. Ikasketak amaituta, konpainia honetan aritzea itzela izan da eurentzat.

Istorio txikiak

Egun Zoragarriak” antzezlana, Alfredo Sanzolen testuan dago oinarrituta. Honek, istorio txikiak sortu ebazan, udaren nostalgia eta haurtzaroaren askatasun galdua gogora ekarten daben istorioak. Patxo Telleria arduratu da testuak euskeratzeaz. Itziar Lazkano da zuzendaria, Iñigo Coboren laguntzeagaz. 16 esketxez osotutako antzezlana da. Gorkak eta Ainhoak esan deuskuenez, gizartean sortzen diran egoera asko agertuko dira. Horrez gain, aipatzen da une dramatikoak eta barregarriak tartekatzen diran komedia sentsual, lotsagabe eta sentimentala dala. Aktore bakotxak 9-10 pertsonai daukaz. Erronka handia izan da eurentzat. Betitxe Saitua arduratu da jantzietaz, Maria Casanuevarena da eszenografia eta atrezzoaren ardurea eta musikaz, Yeray Vazquez arduratu da. “Egun Zoragarriak” hilaren 19an, barikuan estreinauko da euskeraz. Beste emonaldi bi izango dira zapatu eta domekan. Urtarrilaren 26tik aurrera barriz, gaztelaniaz eskeiniko dabe Pabellon 6 aretoan bertan. Ostean, Basaurin eta Eibarren be eskaintzeko asmoa daukie.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00