
Nekaturrek, Euskadiko landa ostatuen akarteak, garagarrila eta abuzturako egin diren erreserben ganeko datuak emon dauz jakiten. Gipuzkoako ostatuetan egin da erreserba gehien. Arabakoak dira hurrengoak eta azkenak Bizkaikoak. Datuok udako goi-denboraldia hasi baino 4 aste lehenago emondakoak dira eta egunetik egunera gorantz doazela esan behar. Asko eta asko dagoz erreserbea azken orduan egiten dabenak. Bizkaiko datuei jagokenez, Enkarterrietako nekazalturismoak dira bisitatuenak, Uribe, Urdaibai, Lea Artibai, Durangaldea eta Arratia Nerbioi eskualdeen aurretik.
Apartamentu turistikoak
Euskadin dagozan 360 nekazalturismo eta landa-etxeetatik 222 Nekaturren barruan dagoz, hau da, % 62. Azken aldian, turismoaren gorakadea ikusita badoaz establezimendu barriak sortzen. Idoia Ezkurdiak, Nekaturreko gerenteak, ardurea agertu dau apartamentu turistikoen etorrereak eurengan izan leiken eraginagatik. Eusko Jaurlaritza badabil turismoaren ganeko araudia prestatzen eta honakoa kontuan hartzea gurako leukie. Espainiar estadutik datoz bestalde turista gehienak Euskal Herrira. Atzerritarren kopuruak be nabarmen egin dau gora azkenaldian.