Abenduaren 13an izango da Gatiburen 'Agur esan barik' birako azken kontzertua BECen

Haimar Arejitak Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleek sortutako gitarra elektrikoa joko dau zapatuan

EHUko ikasleek sortutako gitarrea Gatibu taldearen azken kontzertuan

'Guitar Stream' taldeko ikasle eta irakasleak, Haimar Arejita, Jabi Elortegi, Charles Pinto eta Estitxu Garaigaz / EHU

Abenduaren 13an izango da Gatibu taldearen Agur esan barik birako azken kontzertua. Egun berezia, zalantza barik, taldeko kideentzat zein zaleentzat. Baina baita EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolarentzat be. Izan be, eskolako ikasleek Guitar Stream proiektuaren barruan diseinau eta ekoiztu daben gitarra elektrikoa joko dau Haimar Arejitak azken emonaldi horretan. Proposamena EHUren eskutik sortu da. Aurtengo udan, Boiseko Euskal Jaialdian sortu zan ideia.

Steam bokazinoak sustatu, eta unibertsidadeak euskal gizarteagaz eta kultureagaz daukan konpromisoa buztartzen dauz ekimen honek. Iraide Lopez eta Julen Gómez-Cornejo irakasleek Lau Haizetara saioan azaldu dabenez, unibertsidadeko ikasleei teknologia industriala erakusteko bestelako metodologiak erabilten dabez. Kasu honetan, ingeniaritza-teknikak erabiliz, gitarra elektrikoak sortzeko ikasketa-programa da Guitar Stream. Orain bost urte sortu eben programa hau, eta urtero gitarra bat sortzen dabe birziklautako materialakaz. Aurten, gitarrea, Gatibu taldearentzat sortu dabe. Iraide Lopezek azpimarratu dauanez, erronka handia izan da, batez be, oso denbora laburrean gauzatu dabelako proiektua. Hile bi eskas izan dabez.

Guitar Stream programaz ganera, EHUren Bilboko Ingeniaritza eskolan, proiektuetan oinarritutako beste lau ikaskuntza programa daukiez: motoren munduagaz lotutako Formula Student eta Moto Student, suziriak diseinatzeko Bisky Team, eta itsasontzi jasangarriak diseinatzeko eta eregiteko asmoz sortutako Energy Boat Challenge.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00