Martiaren 14, zapatuan, jokatuko da Bilboko Artxandako Kiroldegiko igerilekuan Euskadiko Indoor Apnea Txapelketea. Open kategoriak Euskal Autonomia Erkidegoko eta beste bost autonomia erkidegotako 23 kirolari bilduko dauz. Besteak beste, bertan izango dira Gari Iruretagoiena eta Eider Gutierrez, apnea estatikoko egungo Espainiako txapelduna eta txapeldunordea, hurrenez hurren.
Parte-hartzaileak maila handia erakutsiak dira aurrekoetan, izan be, hainbat apneistak 8 minututik gorako markak daukez apnea estatikoan, eta 200 metrotik gorakoak apnea estatikoan, eta 200 metrotik gorakoak apnea dinamikoan.
Aurtongo edizinoa bederatzigarrena izango da 2007az geroztik, eta Bilbon egiten dan lehenengoa.
Jokoan irratsaioan Eider Gutierrezegaz egon gara, bost biderrez jarraian euskadiko txapelduna izan da eta zapatuan seigarrena jarraian lortu gura dau.

