Hileko azken barikua dan heinean, Bizkaiko Batzar Nagusien tertulia euki dogu Bizkaia Irratiko sintonian. Gaur geurean izan dira Jesus Lekerikabeaskoa (EAJ) eta Iker Casanova (EH Bildu). Batez be, EITB Focus-ek atzo kaleratu eban inkestan zentrau gara. Oindino urtebete falta da hauteskundeak izateko, baina aitatutako inkestaren arabera, EAJk irabaziko leukez nagusitasunez hauteskundeak eta EH Bilduk goranzko joerea sendotuko leuke. Beraz, geure tertuliakide biak pozik agertu dira.
Bestalde, asteon ezagutu dogu Bizkaiko Foru Aldundiak adingabe migratzaileentzako Galdakaoko Vivero zentroa itxiko dauala datorren hilabetean. Ondorioz, zentro horretan dagozan adingabeak lurraldeko beste zentro batzuetara mobiduko dabez datozan asteetan. Horren harira, Casanovak salatu dau Aldundiak ahulduta itxi dauala sarea. Bitartean, Lekerikabeaskoak esan deusku datuek erakusten dabela sare sendoa daukala Bizkaiak.
