
Ekologistak Martxan taldearentzat Bizkaiko Foru Aldundiak ez dau erraztu parte hartze publikoa, itsasadarraren azpitik egingo dan tunelaren ganeko egitasmoan. Ekologistak Martxan taldeak, Subflubiala Ez plataformeagaz, Artaza-Romo institutua eta Romoko eskolako guraso-alkarteakaz batera, alegazinoak aurkeztu deutsoz Leioa eta Portugalete itsasadarraren azpitik lotuko dauazan tunelaren egitasmoari. Salatu egin eben Aldundiak, egitasmoaren barri emon ebala alegazinoak aurkezteko epea amaitu aurretik. Karlos Altzaga diputaduak astelehenean Bizkaia Irratian esan eban, egi partziala zala hori. Gaur, Ekologistak Martxan taldetik Tomi Etxeandiak esan deusku, ezin direla ulertu bere berbak. Ez dabela parte-hartze publikoa erraztu azaldu dau.
Manifestazinoa urrian
Ekologistak Martxan taldetik, besteak beste, esaten dabe, kutsadurearen ganeko azterketarik ez dala egin eta azterketa hidrogeologikorik bez. Europako Itun Berdea edo Klima Aldaketaren Euskal Estrategiaz bat ez datorren egitasmoa dala be badinoe. Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenak dinoana betetako eskatzen dabe. Helburua, errepideetatik ibilgailuak gitxitzea izan beharko litzateke erronkea. Pertsonen eta merkantzien joan-etorriaren ganeko hausnarketa sakona behar dala azpimarratu dabe. Urriaren 18rako manifestazinorako deia egin dabe Bilbon. Itsasadarraren azpiko tunela ez egiteko eskatuko dabe bertan. Tomi Etxeandiak bizkaitar guztiei egin deutsie dei parte hartzera, azpiegitura honek bizkaitar guztie eragiten deutsielako.