Ekosistemak zaindu eta babestu beharreko kapital naturala dira

Ibone Ametzaga EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedraren koordinatzaileak eskainiko dau berbaldia

‘Ekosistemen zerbitzuak: naturaren onurak eta aukerak’ hitzaldi-solasaldia Durangon

Ekosistemen zerbitzuak: naturaren onurak eta aukerak hitzaldi-solasaldia eskainiko dau gaur arratsaldeko 18:30ean Ibone Ametzagak Durangoko Bizenta Mogel liburutegian. Ametzaga EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedraren koordinatzailea da.

Ekosistemak zaindu eta babestu beharreko kapital naturala dira. Euren prozesu eta funtzinoen bitartez, pertsonen ongizateari eta bizi-kalidadeari lotutako onura ugari eskaintzen deuskuez. Naturatik zuzenean edo zeharka jasoten doguzan onura horreei ekosistemen zerbitzuak esaten jake. Hain zuzen be, ekosistemen zerbitzuek daben garrantziaren ganean egingo dau berba Ametzagak gaur.

Hizlaria

Ibone Ametzaga Biologia Zientzietan doktorea da eta EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Landare Biologia eta Ekologia sailaren irakaslea da. Esan bezala, momentu honetan, EHUko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedraren koordinatzailea da. Katedra honen helburu nagusia iraunkortasunari eta ingurumen hezkuntzari buruzko ikerketa eta azterketa espezializauak sakontzea da, diziplina anitzeko ikuspegi batetik, zientzia naturalak eta sozialak barne hartuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00