Víctor Erice zuzendariak 6 urteko ume baten ikuspegia aurkezten deusku El espíritu de la colmena pelikulan. Ume horreri esker, Ana izeneko umeari esker, mundua era zintzo eta kurioso baten ezagutuko dogu, umeek egiten daben modura.
1940an kokatzen da istorio hau, herri txiki baten, Gerra Zibila amaitu eta gero. Danok dakigunez, gerra osteko urteak oso gogorrak izan ziran. Eta 1973an, pelikula estreinau zan momentuan, ondino ezin zan askatasun osoz berba egin. Franco ondino bizirik egoan, eta ezin zan egoera kritikau, zentsuraren ondorioz. Egia esan, El espíritu de la colmena film nahiko kritikoa zan. Alde batetik, sasoi gatx bat abiapuntutzat hartzen ebalako. Eta bestetik, diktaduraren kontrako mezu batzuk bidaltzen ebazalako. Halanda be, agintari edo zentsoreek pelikula ikustean, ez eben ezelago trabarik ipini. Zergaitik? Bueno ba, euren ustez, pelikula motel eta poetiko hau ezin zalako arrakastatsua izan.
Asteon, Víctor Ericek zuzendutako eta Elías Querejetak ekoiztutako alegoria politikoa komentauko dogu.
