1936ko urriaren 25ean hondoratu zan ontzia Arroxela parean

Plentzian eskeini ostean, Elantxoben ikusi daiteke irailaren 21era bitartean

‘Elanchove’ ontziaren ganeko erakusketea ikusgai

'Elanchove' ontzia / Itsasmuseum

Ikusgai dago zapatutik Elantxoben, Elanchove ontziaren ganeko erakusketea. Gorgonio Renteria kultur etxean zabaldu da, 1936. urteko urriaren 25ean Arroxela pareko uretan desagertu zan ontziaren ganeko erakusketea. Bilbotik Cardiffera joian baporea eta burdin minerala eroian. 40 lagun joiazan bertan. Bakar batek urten eban bizirik, Jesus Betanzos galiziarrak. Arrantzaontzi batek erreskatatu eban hain zuzen. Ez dago argi zein dan hondoratzearen arrazoia. Hiru hipotesi dagoz; meategi edo torpedo bategaz talka egitea, gerra-ekintza, kaskoa haustea eta denborale gogorra.

Erakusketea

Jose Antonio Abaroa, desagertutako kapitainaren ilobak, Fernando Abaroak izan eban erakusketea antolatzeko ekimena. Ikerketea be berak abiatu eban. Idoia Ibañezek Espainiako lehen emakume kapitainak lagundu deutso informazinoa topetan eta beste hainbat lagun be ibili dira Elanchove ontziagaz lotutakoak ikertzen. Asier Guenaga be izan da tartean. Lau Haizetara irratsaioan esan deuskunez Plentzian eskeini zan lehenengo erakusketea. Orain, Elantxoben, irailaren 21era bitartean egongo da ikusgai. Ontziaren erreplika bat, garaiko prentsan argitaratutakoaren atalak, argazkiak… erakusketeak irauten dauan bitartean, mahai-inguru edo berbaldiren bat antolatzea ez dabe baztertzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00