Zaratamoko aurrelariak Peio Etxeberriaren aurka jokatuko dau bariku honetan manomanistearen aurre kanporaketan

Aimar Morgaetxebarria zornotzarrak eskuz binakako promozino mailako finalerako txartelaren bila jokatuko dau

Danel Elezkanoren lehen azterketea

Danel Elezkanok ez dau binakako txapelketa jokatzeko aukerea izan / Bizkaia Irratia

Danel Elezkanok azterketa gogorra dauka bariku honetan Ultzama frontoian,  Larraintzarren. Zaratamoko aurrelariak buruz buruko txapelketako aurre kanporaketea jokatuko dau Peio Etxeberriaren aurka. Lehia honetako irabazleak buruz buruko txapelketan parte hartzeko aukerea eukiko dau eta galtzailea, ostera, kanporatuta geratuko da.

Danel Elezkanogaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean. Beti esaten dau buruz burukoa ez dala modalidade egokiena berarentzat, dituen ezaugarriak kontuan izanda. Edozelan be, hortxe dagoz Zaratamokoak azken urteetan lortutako garaipenak buruz burukoan.

Peio Etxeberria ez da aurkari erreza izango bizkaitarrarentzat. Aurrelari nafarrak maila handia emon eban lau ta erdiko txapelketan eta eskuz binakako txapelketa nagusia jokatzeko aukerea euki dau Beñat Rezustarekin. Elezkanok, ostera, ez dau binakako txapelketa nagusia jokatzeko aukerea. Pello Etxeberriak  gorakada nabarmena euki dau denporaldi honetan.

Danel Elezkanok badaki zer egin behar dauen partidua irabazi eta manomanistan aurrera egiteko aukerak eukiteko. Bizkaitarrak bere betiko jokoari eutsiko deutso eta tantoak amaituten ahaleginduko da aukera txikiena jatorkonean.

Elezkano eta Peio Etxeberriaren artekoa ez da barikuan Larraintzarren jokatuko dan partidu erabakigarri bakarra. Aimar Morgaetxebarria atzelari zornotzarrak eta Joanes Bakaikoak, Zabala eta Gaskueren aurka jokatuko dabe promozino mailako txapelketako finalerako txartelaren bila.

Iñaki Iza izan dogu Jokoan tartean eta beragaz aztertu doguz Elezkano eta Morgaetxebarriak jokatuko dituen partiduak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular