2035etik aurrera errekuntza autoak saltzea galarazota egongo da Europan

CO2aren emisino neutroa daukan erregaiaren milaka litro ekoiztuko dauz Petronorrek

Elias Unzueta (Petronor): “Urte bi barru erregai sintetikoa prest eukiko dogu”

Elias Unzueta (Petronor) / Bizkaia Irratia

Petronorrek ekoiztuko dauen erregai sintetikoa merkaduan izango da 2025etik aurrera. Erregai sintetikoak erabilten dabezan erregai motorrak 2035etik aurrera ekoizteko lortu dan akordioa begi onez ikusten dabe sektoreko eragileek eta Petronorrek planta-demoa bi urte barru prest izango leuke. Elias Unzueta Petronorreko barrikuntza arduradunak horren barri emon deusku Goizeko Izarretan.

Erregai mota honek CO2 neutroa suposatzen dau. “Atmosferatik CO2 hartu eta uretik hartutako hidrogenoagaz nahastauta erregai sintetiko barria egingo dogu. Proiektu honetan 100 milioi euroko inbersinoa bideratuko dogu” zehaztu dau Unzuetak.

2035etik aurrera errekuntza autoak saltzea galazota egongo da Europan. Europako Batzordeak elektrifikazinorako apustua egin dau, eta sektorearen trantsizinoa bultzatu dau , zuzentarauen eta diru laguntzen bidez. Baina garraiobide batzuren kasuan, hegazkinen kasuan esaterako, elektrifikazinoa gatxa dala esan deusku Unzuetak.

Jaurlaritza errekuntza autoen debekuaren aurka agertu da eta malgutasuna eskatu dau auto elektrikorako trantsizinoa egiteko orduan. Errekuntza autoen eta hibridoen salmentea galarazota egongo da 2035etik aurrera.
2025etik 2035era egin beharreko lanaz itaundu deutsogu Petronorreko barrikuntza arduradunari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular