Elorrioko pentsinodunek herrian mediku faltea egoten dala salatu dabe. Agerraldiaren bat edo beste egin dabe, eta udalari eskatu deutse kexa ofizialen bat aurkezteko. Jesus Aristegik Goizeko Izarretan saioan azaldu deusunez, zentroan medikuren bat falta danean ez dabe ordezkorik ipinten eta horrek ondorio kaltegarriak eukiten ditu: txandak galtzea, beste anbulatorioren batera joan beharra… Mediku faltearen ondorioz, ziurbakotasuna eta babesbakotasuna sortzen ei dira herritarren artean, batez be, edadeko pertsonen, gaixo kronikoen eta kolektibo zaurgarrien artean. Momentuz, behintzat, euron aldarrikepenek ez ei dabe euki erantzunik.
