Besteak beste, prostituzinoa ea prostituziona desagerraraztea proposatzen dabe

Aurton euren aldetik antolatu dabe ekitaldia Bizkaiko Emakume Feminista Abolizionistek

Emakume feminista abolizionistek Zabalburun egingo dabe ekitaldia domekan

Bizkaiko Emakume Feminista Abolizionistak / Ekuador Etxea

Bizkaiko Emakume Feminista Abolizionisten Plataformeak bere aldetik antolatu dau martiaren 8ko aurtongo ekitaldia. Zabalburun egingo dabe, eguerdiko hamabietan. Plataforma honetan batuta dagoz Bizkaiko Emakume Feminista Erradikalak, Astrabuduako Talde Feministea, Emakume Askeak, Superviviente en Acción eta Kaleko Abolizionistak alkarteak.

Euron proposamena da prostituzinoa, pornografia, generoak eta haurdunaldi surogatuak desagerraraztea. Gaur egun emakumea produktua dala salatzen dabe, kasu askotan behintzat, eta generoen abolizinoak hori konpontzen lagunduko leukela. Horretarako hezkidetza proposatzen dabe. Feli Azagirrek Goizeko Izarretan irratsaioan esan deuskunez, lanean jarraituko dabe euron helburuak beteteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00