Pandemiagaitik geroratutako KPI igoeren eguneratzeaz ez datoz bat Groundforce enpresea eta beharginak

Aireportuko Groundforce lurreko arreta enpresako langileek lanizteetan jarraituko dabe

Eneko Goikoetxea: “Sinatutako hitzarmenean argi eta garbi ipinten dau soldata igoerea %6’75ekoa dala”

Eneko Goikoetxea / Bizkaia Irratia

Aireportuetan lurreko zerbitzua emoten dauen enpresatarikoa, Groundforce, lanizteak egiten dabil hitzarmena eguneratzeko. Eneko Goikoetxea UGTko ordezkariak azaldu deuskunez, 2021ean KPI igoerak geroratzea erabagi eben, pandemiak eragindako arazoen aurrean enpreseari laguntzeko keinu legez. Orain 2022tik 2025era arteko KPI igoerak eguneratu behar ditue, baina enpreseak dagokiena baino gitxiago eskaintzen ei deutse. Sinatutako konbenioan argi eta garbi agertzen ei da %6’75eko igoerea, baina enpresearen eskaintzea %3’8koa ei da. Honen aurrean lanizteak egiten hasi dira, astelehen, eguazten eta barikuetan. Asteon hasi dira, baina astero egingo ditue konponbideren bat emon arte: goizeko 05:00etatik 07:00etara, 11:00etatik 17:00etara eta 22:00etatik goizaldeko 01:00etara. Barikuan agerraldia be egingo dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00