50 urte bete dira Gernikaldean odola emoten hasi ziranetik. Odolkideak alkartetik gogoratu dabenez 1974. urteko abenduaren 7an hasi ziran Busturialdeko herritarrak odola emoten Gernika-Lumon. Amagoia Lopez de Larruzeak, Odolkideak alkarteko kideak gogoratu dau, gernikar batzuk izan zirela bultzatzaileak. Lehenengo egunean 74 odol-emote izan ziran. Oso erantzun ona izan eban ekimenak. Orduko prentsan aipatu zan arrakasta handia izan ebala. Gogoratu behar, 80ko hamarkadaren hasieran Gernikaldeko lantegietara be joaten zala autobusa odola batzera. Gaur egun, Maier eta Losal fabriketara joaten jarraitzen dau.
Erabat finkatuta
1974. urtetik 2000.ra bitartean 12.000 odol emote baino gehiago egin ziran. 2001. urtetik 2023.era bitartean, barriz, 27.500 baino gehiago zenbatu dabez. Gaur egun, erabat finkatuta dago odola emotea Busturialdean. Kasu askotan, familia osoak dira emoleak. Gogoratu, odola emoteko 18 eta 65 urte artekoa izan behar dala eta 50 kilo baino gehiago izan behar direla. Osasuntsu egotea be bada bete beharreko baldintza. 50. urteurrena ospatzeko logo bat aurkeztu dabe gaur. Asmoa urtean zehar ekitaldi desbardinak egitea da.