Ereño Gorria K.o. I. mendetik erabilten da arkitekturan edo eskulturan

Zientzia Geologikoen Nazinoarteko Batasunak egin deutso aitorpena

Ereño Gorria kareharria mundu mailako ondarearen parte izateko hautatua izan da

Patrik Saitua, Gautegiz Arteagako Alkatea, eta Joseba Zarragoiokoetxea, Ereñoko Alkatea, Ereño Gorria Kareharria ondareko arrokaren errekonozimendua jasoten / Gautegiz Arteagako Udala

Zientzia Geologikoen Nazinoarteko Batasunak Ereño Gorria kareharria Nazinoarteko Ondare Harri izendatu dau. Bizkaian ustiatzen dabe Ereño Gorria, Gautegiz Arteaga edo Ereñoko harrobietan, besteak beste. Ezaugarriei jagokenez, kareharriak kolore gorri bizia dauka eta arkitekturan edo eskulturan erabili da K.o. I. mendetik.

Jasotako errekonozimenduaren harira, Arantza Aranburu, Euskal Herriko Unibertsitateko geologia irakasleagaz egin dogu berba Lau Haizetara magazinean. Aranburuk aitorpena jasoteko egin daben lana zelangoa izan dan azaldu deusku. Izan be, lehiakortasun handia dago aitatutako esparruan.

Harrobia

Esan bezala, Gautegiz Arteagan dago harrobi handiena: Harrobi Gorria edo Andrabideko Harrobia. Harrobia Bizkaiko Ondare Historiko izendatu eben eta Euskadiko eta Estatuko Interes Geologikoko Guneetako bat da. Harria berak 100 milioi urte baino gehiagoko historia dauka.

Garai hartan, Urdaibai itsaso tropikal ez oso sakonen parte zan, eta molusku bibalbioek kolonizatuta egoan. Moluskuen maskorrak fosilduta ikusi ahal dira gaur harrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00