Alkateak uste dau egoera onean dagoala Maruri-Jatabe

Maruri-Jatabera osterea egin dogu gaur Bizkaia Irratian

Erlantz Urresti: “Udalerri txikia gara, baina dinamikoa eta bizia”

Erlantz Urresti, Maruri-Jatabeko alkatea / Bizkaia Irratia

Maruri-Jatabera osterea egin dogu gaur Bizkaia Irratian. Erlantz Urresti alkatearen eskutik, udalerriaren errealidadea ezagutzeko aukerea euki dogu. Urrestik uste dau egoera onean dagoala Maruri-Jatabe: “Herria nahiko txukun dago. Esango neuke Maruri-Jatabe egoera onean dagoala. Udalerri txikia gara, baina dinamikoa eta bizia. Etorkizun oparoa daukagu”. Hain zuzen be, etorkizunari begira, hainbat proiektu ditu buruan alkateak: “Haurreskolaren proiektua egiteke dago eta laster aterako da lizitazinoa. Dinodanez, proiektu eta inbertsino asko daukaguz aurreikusita”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00