Caritas Bizkaiak Gabonetako kanpainari amaierea emongo deutso

Elena Unzueta Caritas Bizkaiako zuzendariak esan deusku 3.000 opil-zati eta txokolatea banatuko dirala

Errege-opil solidarioa banatuko dau Caritas Bizkaiak Bilboko Plaza Barrian XXII. urtez

Aurtengoa XXII. edizinoa izango da / Caritas Bizkaia

Caritas Bizkaiak Gabonetako kanpainari amaierea emongo deutso gaur, Errege bezperan, Bilboko Plaza Barrian, errege-opil solidarioa banatuz XXII. urtez. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:30etara, 3.000 opil-zati eta txokolatea banatuko dira euro biren truke. Batutako dirua, umeen eta familiaren aldeko egitasmoetarako izango da, pobretasuna belaunaldiz belaunaldi transmititzeko katea apurtzeko asmoagaz. Elena Unzueta Caritas Bizkaiako zuzendariak egitasmoaren nondik norakoak azaldu deuskuz Goizeko Izarretan irratsaioan. Esaterako, bertara joaterik ez dabenek Caritas Bizkaia erakundearen Bizumaren bidez -33514- laguntzeko aukerea dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00