Izaro Bilbao erizainaren esanetan, gero eta kontzientzia handiagoa dago tabakoaren kalteen inguruan

Sei saioko tailerra egingo dabe Mungian erreteari izteko

Erreteari izteko tailerra Mungian

Mungian erretzeari itxi nahi deutsien pertsonentzako talde-tailerra ipini dabe martxanMungiako Osakidetzaren Osasun Zentroak, Udalagaz eta Adikzinoen Prebentzino Zerbitzuagaz alkarlanean, antolatu dau. Tailerrak sei saio izango ditu, tabakoa izteko prozesuan laguntza, tresna praktikoak eta jarraipen pertsonalizatua eskaintzeko diseinatuak. Izaro Bilbao erizainak gidatuko dau tailerra. Bilbaoren ustez, gero eta konzienzia handiagoa dago tabakoaren kalteen inguruan. Ganera, badirudi gero eta muga gehiago ipinteko intentzinoa dagoala eta laster terrazetan erretea debekatuko dala. Tailerretan parte hartzeko, izena aurrez aurre emon behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00