
40 urte baino gehiagoko ibilbidea daukan Errigoitiko Bizkaigane alkartearen proiektua arriskuan dago. Epaiketea hasiko da bihar Gernika-Lumoko epaitegian. Elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua da Bizkaigane alkartea. Orain 42 urte sortu zan Errigoitin. Alkarteko kideak jubilazino arora hurreratzen egozala ikusita, Txapel kooperatibea sortu zan eta Bizkaigane izena daroen hainbat nekazal produktu eskainiz aurrera jarraitzen dabe proiektuagaz. Kontua da, kooperatiba barriak Bizkaiganerenak diran instalazinoak erabiltzen dauazala eta eraikin hau dagoan lurraren ugazaba barriak handik kanporatu gura dauazala. Xabier Arriaga, Txiplasek, proiektuaren sortzaileetarikoak Bizkaia Irratiari esan deutso gaur, proiektuaren kontrako eraso zuzena dala.
Konzentrazinorako deialdia
Inplikautako aldeen artean, euren aldetik behintzat, urteetan arazoa konpntzen ahalegindu direla esan deusku Txiplasek. Bihar, Gernika-Lumoko epaitegietan hasiko dan auzia dala eta, EHNE sindikatuak konzentrazinorako deia egin dau goizeko hamaiketan. Sindikatutik gogoratu dabenez, instalazinoek lege eta administrazino eskakizun guztiak betetan dauz. Babes handia jaso dabe orain arte Bizkaiganeko kideek.