Zamudioko eskolako gaztetxoen eskutik amaitu dogu ikasturte honetako Zortziko Txikia irratsaioa

Bertsoak jolaserako be erabili dabez bertsolari zamudioztarrek

Eskerrak emoten bertsotan eta hizkuntza ezberdinetan

Zamudioko eskolako bertsolari gaztetxoak / Bizkaia Irratia

Zamudioko eskolatik ekarri doguz aste honetako irratsaioko bertsoak. Ikasturte honetako azken irratsaioa izan da. Besteak beste, bertsoekaz jolas egiteko aukerea eskaini deuskue. Eskerrik asko hizkuntza diferenteetan zelan esaten dan be kantatu dabe gaztetxoek bertsotan.

Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egin dogu domekaro Zortziko Txikia irratsaioa. Nagusiki Bilboko ikastetxeetako gaztetxoek prestatutako bertsoak eskaini doguz, tarteka, Bilbotik urten eta beste udalerri batzuetako gaztetxoen bertsoak entzungai izan badoguz be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00