Gernika, Getxo eta Durangoko Institutoetan telefono mogikorrak galarazo dabez

Altxa Burua mogimendura 6.000 familia eta 14 hezkuntza zentro batu dira

“Eskolak telefono mogikorrik bako arnasgune bihurtu behar doguz”

Telefono mogikorrak / Wikimedia

Eskoletan eta ikastoletan gaztetxoek telefono mogikorrik ez erabilteko Altxa Burua mogimendura sei mila familia eta 14 hezkuntza zentro batu dira. “Eskolak telefono mogikorrik bako arnasgune bihurtu behar doguz” esan deusku Iraitz Arrizabalagak (Altxa Burua) gaur Goizeko Izarretan saioan. “Gurasoek aldaketa bat datorrela ikusi dabe. Orain dala urte gitxi gurasoek Lehen Hezkuntzako 5garren mailan telefonoa emoten eutsien umeei eta gaur egun DBHko 2garren mailako ikasle batzuk be ez daroe mogikorrik ikastolara” gaineratu dau Arrizabalagak.

Kasu batzutan telefono mogikorarren erabilerea nerabe batzurengan osasun arazo bihurtu dala salatzen dabe. Horri aurre egiteko eta holakoak sahiesteko DBHko lehen eta bigarren mailako gaztetxo gehienek mogikor barik egotea da helburua. 2025eko urtarrilaren 1erako Euskadiko hezkutza zentro guztiek eskola barruan erabili beharreko teknologia barrien erabilerarako arautegi zehatza aurkeztu beharko dabe. Honek esan gura dau zentro bakotxak erabagiko dauela nerabeei mogikorraren erabilerea zelan baimendu edo akaso be erabat galarazo.

Durango, Getxo edo Gernikako Institutoetan dagoeneko galarazo dabe, baita Bilboko Artxandapen be. Durangoko Jesutitetan, Portugaleteko Santa Maria eskolan edo Barkaldoko Alazne eskolan bardin jokatu dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00