2025eko balantze positiboa egin dau Derioko alkateak

12,8 milioi euroko aurrekontua eukiko dau Deriok 2026an

Esther Apraiz: “Derio jasangarriago, irisgarriago eta bizigarriago bat egiten jarraituko dogu”

Esther Apraiz, Derioko alkatea / Bizkaia Irratia

Azken asteetan egin bezala, Bizkaiko beste udalerri baten errealidadea ezagutu dogu Goizeko Izarretan irratsaioan gaur. Oraingo honetan, Derio izan da gure protagonista. Izan be, Esther Apraiz alkatea euki dogu Bizkaia Irratiko mikrofonoetan. Apraizek 2025eko balantze positiboa egin dau. Alkateak uste dau amaitu barri dan urtea garrantzitsua izan dala udalerriarentzat.

2026ari begira, 12,8 milioi euroko aurrekontua onartu eban Deriok abenduan. Horren harira, egingo daben inbertsino handienetariko bat udal kiroldegian egingo dabe, instalazinoa handitu eta modernizatzeko asmoz. Kontuak kontu, agintari moduan daukan helburua zein dan oso presente dauka Apraizek: “Derio jasangarriago, irisgarriago eta bizigarriago bat egiten jarraituko dogu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00