Pantailak Euskarazek salatu dau ETB3 ixteko erabagia 'ezustean eta kontrastatu barik' hartu dala, eta euskeraren normalizazinoan kaltea eragin leikela

Emisino konbentzionalean edo lurreko telebista digitalean ikusi ahal izango da

ETB1ek haurrentzako edukia eskainiko dau, egunean 12 orduz, ETB3 desagertu ondoren

Pantailak euskaraz / Bizkaia Irratia

EITBk iragarri dau ETB1 kateak haurrentzako edukia eskainiko dauela, egunean 12 orduz, goizeko 07:00etatik arratsaldeko 19:00etara, ETB3 katearen ordez. Eduki horreek emisino konbentzionalean edo lurreko telebista digitalean ikusi ahal izango dira.

Erabagiak erreakzinoa eragin dau hainbat euskaltzale talderen artean. Pantailak Euskaraz plataformak kritikau dau ETB3 ixtea ez dala behar lez kontrastatu eta, bere ustez, kate hori funtsezkoa izan da urteetan haur eta gazteek euskerazko ikus-entzunezkoak kontsumiduteko. Plataformako kide Joritz Gonzálezek azaldu dauenez, ETB3k marrazki bizidunak eta haurrei zuzendutako saioak eskaintzen ebazan, eta familia askotan euskerazko edukien kontsumorako tresna garrantzitsua izan da. Horregaitik, uste dabe oindino be beharrezkoa dala telebista kate konbentzional baten eskaintza hori mantentzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00