Etxebarrik Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzaren Astearen X. edizinoa ospatuko dau, kuantika ardatz hartuta, gaurtik aurrera. Urteko dibulgazino-topaketa honen helburua ezagutza zientifikoa gizarteari hurbiltzea da, tailer, hitzaldi eta jarduera interaktiboen bidez, Iker Lopez Etxebarriko alkateak esan deuskunez.
Esan bezala, hamargarren edizino honetan, Zientzia Astearen hari nagusia kuantika izango da, eskala ñimiñoetan materiaren eta energiaren portaera aztertzen dauen eremua. Kuantikaren esparruan, lege klasikoak ez dira aplikatzen, eta gainjartzea edo alkarlotzea lako fenomeno harrigarriak agertzen dira.
