Proposatzen dabezan neurrien barri emon dabe

605 pertsona egozan etxerik gabe 2024an Bizkaiko uriburuan

Etxebizitzaren eskubidearen aldeko kolektibo sozialak alkarretaratzea egin dau Bilbon

Etxebizitzaren eskubidearen aldeko kolektibo sozialak alkarretaratzea egin dau Bilboko udaletxearen aurrean gaur goizean. Bertan, kartoizko kutxen artean lurrean etzanda, kaleetan lo egiten daben ehunka pertsonek bizi daben egoera dramatikoa eta administrazinoen etxebizitza politika salatu dabez, Lorea Ureta bozeroaleak azaldu deuskunez.

Bilbon etxerik gabeko 247 pertsona egozan 2022an, eta 605 pertsona 2024an, Gizarteko Informazio eta Ikerketa Zerbitzuak egindako azken ikerketaren arabera. Uretak esan deuskunez, datu errealak askoz handiagoak dira: “Kontuan izan behar dogu datu horreek zenbaketa puntualenak dirala, baina datu errealak askoz handiagoak dira”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00