Nekazaritza eta abeltzaintza truke txanpon moduan erabilten ei dira Mercosurregazko akordioan

EHNE Bizkaiaren arabera, honek erakusten dau interesen araberako akordioa dala

Europako Parlamentuan eztabaidatu orduko onartu leikie EB-Mercosur akordioa, bidea alderantziz eginda

EHNE Bizkaiaren eritxian ondorio txarrak ekarriko ditu Europako Batasunaren eta Mercosurren arteko akordioak. Momentuz Europako Parlamentuaren oneritxia behar da, baina bitxia da dagoeneko egintzat jotea. Eurok historikoki planteau ei dabe elikadurea eta nekazaritzea munduko merkataritza akordioetatik kanpo geratzea, elikadurea eskubidea dalako. Abeltzaintzan, batez be, haragi kontuetan eragin handia izango ei dau, nekazaritzan zerealetan, eta erleizaintzari dagokionez, ezti asko inportauko ei da. Ardauari eta orioari dagokionez, Europan ez ei da Argentinan baino merkeago ekoiztuko, eta Mercosurreko herriak ez ei dira orio kontsumitzaileak.

EHNE Bizkaiaren arabera, nekazaritza eta abeltzaintza truke txanpon moduan erabilten dira. Mercosurreko herrietan ustiakuntza handiak dagoz orokorrean, eta Euskal Herrian, esaterako, txikiak dira gehienak. Horren aurrean lehiatzea oso gatxa izango ei da.

Europan Via Campesinaren bidez protestak egingo ditu EHNE Bizkaiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00