Eguzkik aingira eta angulak galtzeko arriskuan dagozan espezietzat katalogatzeko eskatu deutso Eusko Jaurlaritzari. Talde ekologistak dino 1980ko hamarkadagaz alderatuta, hartzen zanaren %8a besterik ez dala hartzen gaur egun, ez dagoalako ia aingira eta angularik. Horren harira, Eusko Jaurlaritzak angularen kanpaina bertan behera itxi eban orain dala hilabete batzuk, espeziearen egoera kritikoa dala eta. Orain, estrategia europar bat eskatu dau egoera gorabeheratsuaren aurrean.
Bitartean, Euskadiko Angulero Alkarteak Eguzki lako talde ekologistek egindako manifestazinoak salatu ditu. Horren harira, Unai Eizaguirre alkarteko kidea eta lehendakaria Bizkaia Irratiko mikrofonoetan euki dogu gaurkoan. Eizaguirrek esan deusku sektorearen egoera kritikoa dala eta, angularen kanpaina bertan behera uztearena erabagi ideologikoa izan dala. Ganera, Euskadiko Angulero Alkarteko lehendakariak esan deuskunez, aingira eta angulak galtzeko arriskuan dagozan espezietzat katalogatzeak inpaktu negatibo erraldoia eukiko leuke euren esparruan.
