Programan 22 eta 30 urte bitarteko 56 gaztek hartzen dabe parte

Ekimenak gazteak beste errealidade sozial eta kultural batzuk ezagutzera eta garapenerako lankidetzan parte hartzera hurreratzea dau helburu

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programeak 56 gazte batu dauz aurten

Perura joan diran programaren kideak / Europa Press

Aurtengo Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan 22 eta 30 urte bitarteko 56 gaztek hartzen dabe parte. Horeetatik 19 Perun dagoz dagoeneko, nazinoarteko lankidetza-proiektuetan lanean. Eusko Jaurlaritzaren ekimenak gazteak beste errealidade sozial eta kultural batzuk ezagutzera eta garapenerako lankidetzan parte hartzera hurreratzea dauka helburu moduan.

Parte-hartzaileak hezkuntza, osasuna, gizarte-ekintza, bardintasuna edo komunidadeen garapena lako arloetan dabilz lanean, tokian tokiko erakundeakaz alkarlanean. Aldi berean, herrialde horreetako gizartea eta bizimodua bertatik bertara ezagutzeko aukerea dabe.

Parte-hartzaileen ustez, egotaldia lankidetza-lanetik harago doa. Beste kultura batzuk ezagutzea, ikuspegi barriak eskuratzea eta pertsona legez haztea dira esperientziatik gehien baloretan dabezan alderdiak. Halaber, itzuleran bizitakoa ingurukoekin partekatzea eta hemen be sentsibilizazino-lana egitea dabe helburu.

Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidea dauen programatik 2.500 gazte euskaldun baino gehiago igaro dira dagoeneko, nazinoarteko lankidetzan lehen esperientzia eskuratuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00