Basque Health Clusterrak 'Osasun-industria sektorearen datu nagusiak Euskadin' emon dauz ezagutzera

9.400 milioi euro baino gehiago fakturazinoagaz, 62.00 lanpostu sortu eta 415 enpresa baino gehiago biltzen dauz

Euskadiko osasun-sektorea, euskal ekonomiaren motor nagusienetako bat

Asier Albizu, Basque Health Clusterreko presidentea / Basque Health Cluster

Euskadiko osasun-industriak bere posizinoa euskal ekonomiaren motor nagusietako bat lez sendotu dau. 9.400 milioi euro baino gehiagoko fakturazinoagaz, 62.000 lanpostu baino gehiago sortu dauz eta 415 enpresa baino gehiago biltzen dauz, Europagaz konektautako ekosistema sendo eta barritzaile baten.

Basque Health Clusterrak 15 urte bete dauz. 2010. urtean 14 enpresa eukazan, eta 2025ean 132 entidade alkartu dauz: enpresa handiak, ETEak, startup-ak, teknologia-zentroak, unibertsidadeak, lanbide-heziketa era osasun-ikerketako institutuak.

Asier Albizu presidenteak klusterraren ibilbideko mugarriak eta 2024-2027 Plan Estrategiko barriak gidatzen dauazan etorkizuneko ikuspegia partekatu dauz Lau Haizetara irratsaioan. Plan horrek, 2026rako, osasun pertsonalizaduan, industria bioteknologikoan eta osasun-adimen artifizialean oinarritutako Osasun Poloa barrikuntza-gunea sortzea aurreikusten dau. Gune hori Sestaon sortuko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00