Igone Idigoras: "Dantzea kalera atara eta transmititzea da gakoa"

Ekitaldi ugari egingo dabez Amorebieta-Etxanon Udabarri Euskal Dantzari Taldearen 60. urteurrena ospatzeko

Euskal dantzea bizirik mantentzea eta belaunaldi barrietara transmititzea

Udabarri Euskal Dantzari Taldea / Udabarri Euskal Dantzari Taldea

Aurten 60 urte betetan dauz Amorebieta-Etxanoko Udabarri Euskal Dantzari Taldeak. Urteurrena ospatzeko, egitarau zabala prestau dabe urte osoan zehar. Dantza-saioak, kale-ekitaldiak eta ikuskizun bereziak antolatu dabez, helburu argi bategaz: euskal dantzea kalera ataratzea eta herritarren parte-hartzea sustatzea.

Igone Idigoras taldeko idazkariak azaldu dauanez, taldea 60ko hamarkadan sortu zan, garai hartan Euskal Herriko hainbat herritan lez, euskal kulturea eta dantzea sustatzeko mugimenduaren barruan. Hasieratik, belaunaldiz belaunaldi transmitidu da dantzarako zaletasuna, eta horixe izan da taldearen indargune nagusietako bat. Idigorasen berbetan, “jente askoren lanari esker iraun dau taldeak 60 urte, eta hori da baliorik handiena”.

Udabarri Euskal Dantzari Taldearen 60. urteurreneko ekitaldiak Aste Santuaren ostean hasiko dira. Ekitaldi asko herritarrentzat zabalik antolatu dabez, parte-hartzea sustatzeko asmoz. “Guretzat oso garrantzitsua da dantzea kalera ateratzea; ez bakarrik erakusteko, baizik eta jenteak parte hartu dagian”, azaldu dau Idigorasek.

Urteurreneko ekitaldi nagusia bagilaren 6an izango da. Dantza-ikuskizun handia eskainiko dabe Amorebieta-Etxanoko frontoian. 150 dantzarik parte hartuko dabe. Emonaldi berezi horretan Udabarriren ibilbidea omenduko da eta belaunaldi desbardinetako kideak batuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00