30 sortzaile inguru batuko dira bertan

'This is Design Merkatua' egingo da Bilboko Azkuna Zentroan

Euskal diseinua hurretik ezagutzeko erea

Basque Design merkadua / Bizkaia Irratia

Hamargarren Basque Design Merkatua egingo da astegoien honetan Bilboko Azkuna Zentroan. Diseinu eta sormen ekosistemaren topalekua bihurtu da honakoa. Bilbao Bizkaia Design Week edo diseinuaren astean sartzen da. Barikutik domekara bitartekoa izango da. 30 bat sortzailek euren proiektu eta produktuak erakutsiko dabez. H05 etxeko diseinatzailea da Markel Gonzalez Elezkano. Merkadu honen hurretasuna azpimarratu dau. Gogoratu behar da merkaduan egongo diren enpresen atzean dagoan proiektu profesional eta pertsonala erakutsiko dala merkadu honetan.

Euren barrua ezagutuz

Bilboko Ronda kalean dago H05. Estela eta Markel dira buru, baina lan-talde handia daukie. Eskolea be badaukie. Diseinu marka bat sortu dabe. Ikuspegi inklusiboa daukien diseinuak sortzen dabez, denboraz kanpo dagozan pieza moldagarriak eta genero bakoak. Astegoien honetan, Bilboko Azkuna zentroan euren barru guztia erakutsiko dabe. This is Basque Design Merkatua, Bilboko Azkuna zentroan barikutik domekara bitartean. H05 etxeaz gain, beste hainbat izango dira, modea, bitxigintzea, osagarriak, jostailuak, liburuak, ilustrazinoak… Danetarik izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00