Euskadiko Fisioterapeuten Alkargo Ofizialak intrusismoa salatzeko kanpainea ipini dau martxan

EFEOren azterlan batek agerian izten dau Euskadin legez kanpoko ehunka zentro dagozala

Euskal fisioterapeutak intrusismo profesionalaren kontra

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak (EFEO) barriro be bere kezka azaldu dau osasun arloan dagoan intrusismo profesionalagaz. EFEOk eskatutako azterlan batek erakutsi dauanez, Euskadin legez kanpoko ehunka zentro dagoz, osasun-arloko baimenik ez daukienak eta herritarren osasuna arriskuan jartzen dabenak.

Asier Arrizabalaga Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialeko presidenteordeak azaldu dauanez, Euskadin bostehun zentro inguruk ez daukie behar dan osasun baimena. Askotan osteopatia, kiropraxia edo kiromasajea eskaintzen dabe, fisioterapeuten eskumena diran teknikak. Euren kalkuluen arabera, hamar pertsonetatik bi edo hiruk amaitzen dabe baimenik bako zentro horreetan. Elkargoak gogorarazo dau Auzitegi Gorenak argi itxi dauala teknika horreek fisioterapeuten ardurapean bakarrik egon behar dirala. Halanda be, urteak igaro dira eta hondino ez da neurri eraginkorrik hartu.

Egoera honen aurrean, EFEOk lau bideo laburreko dibulgazino-kanpaina bat jarri dau martxan sare sozialetan. Helburua, herritarrak ohartarazotea arriskuaz, eta benetako fisioterapeutak identifiketan laguntzea da. Ekintza honen bitartez, EFEOk berretsi egiten dau intrusismo profesionalaren kontrako borrokan, legezkotasunaren alde eta herritarren osasunerako eskubidearen defentsan daukan konpromisoa.

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala

Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofiziala 3.743 kidek (%68 emakumeak eta %31 gizonak) osotuten dabe. Kideen %45,5 Bizkaian dagoz, %39,9 Gipuzkoan eta %14,6 barriz, Araban. EFEOren helburua, sektoreari eragiten deutson eta indarrean dagoan araudiari buruzko informazino garrantzitsua eta eguneratua eskaintzea da, baina fisioterapiari lotutako arloetan aholkularitza espezializatua emotea be, segurtasunaren berme osoz lan egiten dauan kolektibo lehiakorra izate aldera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00