Alokairuen egoerea aztertu dogu Goizeko Izarretan saioan

Pertsona batzuek euren perfilagaitik gatxago daukie etxebizitza bat alokatzea

Euskal Herrian etxebizitza bat alokatzea ez dago guztion esku

Alokairuen kontratuen azterketak datu kezkagarriak kaleratu dauz. Guztira 79.733 kontratu aztertu dira eta uriburu bakoitzean alokatzeko ordaintzen dan bataz bestekoa oso altua da. Gasteizen, gitxien ordaintzen dan uriburuan, 698,7 euro, Bilbon 814,5 euro eta Donostian, gehien ordaintzen dan uriburuan, 981,9 euro.

Azkenengo urteetan alokatzeko arazoak egon badira, gaur egun larriagoa da egoerea. Etxebizitzaren legea martxan jarri zanetik jaube askok ez dabe gura urtebeterako alokau. Kasu askotan gehienez 11 hilabeterako kontratuak egiten dabez eta gero eta etxebizitza turistiko gehiago dagoz. Hego Euskal Herrian 6.723 dagoz, orain dala urtebete baino 1.134 gehiago. Bizkaian 2.611 etxebizitza turistiko dagoz hain zuzen. 

2022ko datuen arabera, gazteen bataz besteko soldata, 18 urtetik 29 urtera, 1.226 eurokoa da. Alokairuen bataz besteko prezioa, Bizkaia osoan, 738 eurokoa. Gazteek gero eta gatxago daukie emanzipatzea. Gainera pertsona batzuek euren perfilagaitik gatxago daukie etxebizitza bat alokatzea.

Alokairuen egoerearen kakoak hobeto ulertzeko, Sabin Goirigolzarri Mungiako Iturburu etxe-agentziako kideagaz eta Iratxe Uriarte Eiguren Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidenteagaz berba egin dogu. “Topau dogu kasu batzuetan diskriminazioa emoten dala alokairuan edadeagaitik, arrazagaitik eta pixka bat generoagaitik”, azpimarratu dau Iratxe Uriarte Eigurenek. “Azkenean hain produktu gitxi dago, perfil onenek hartzen dabezala pisuak. Txarto pasetan dagozan familiek oso gatx daukie pisu bat alokatzeko”, salatu dau Sabin Goirigolzarrik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00