Ipar Arrinda: "700 ardi baino gehiago egongo dira"

Abadiñoko probalekuan izango da, irailaren 27an

Euskal Herriko ardi moztaile txapelketea eta nazinoen arteko lehiaketak jokatuko dira, lehenengoz

Euskal Herriko Ardi Moztaileen Txapelketearen lehen edizinoa irailaren 27an ospatuko da Abadiñoko probalekuan. Emozinoz betetako ekitaldia izango da eta egun osoko egitaraua antolatu dabe Euskal Ardi Moztaileen Elkarteak (EAME).

Euskal Herriko Ardi Moztaileen Txapelketa jokatuko da lehenengoz, baina, horrez gain, nazinoen arteko txapelketea jokatuko dabe Euskal Herriak, Frantziak, Espainiak, Eskoziak, Irlandak, Herbereak eta Alemaniak. Euskal Herriko eta nazinoarteko moztailerik onenetako batzuk lehiatuko dira berton. Teknika, abiadura eta trebezia handiko ikuskizuna izango da.

Ipar Arrinda, Euskal Ardi Moztaileen Alkarteko kideagaz batu gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00