
Euskal Herriko eta Diasporako 50 talde inguruk hartuko dabe parte Laudion bihar eging dan Euskal Herriko Dantzari egunean. Diasporako taldeek bideoak grabau ditue eta plazan ipiniko daben pantaila handi baten erakutsiko dira. Egun osoko egitaraua prestau dabe eta jarduerak plazan egingo dira. Goizeko 11:00etan zabalduko dabe folklore azokea, besteak beste, dantzarien jantziak erakutsita. Eguerdiko 12:00etan Dantza plaza egingo dabe, Oinkada taldearen eskutik, nahi dauen guztiak dantza gidatuan parte hartzeko aukerea eukiteko. Arratsaldeko 17:00etan kalejirea egingo dabe eta ondoren, omenaldia. Erika Garcia koordinatzaileak azaldu deuskunez, dantzeagaz lotura estua daukan Arabako pertsona bat hartuko dabe aintzat, baina bere izena ez dabe egin publiko hondino. Dantzarien afaria egingo dabe gaueko 21:00etan eta 22:30ean erromeria Iratzar taldeagaz.
Datorren urteko Euskal Herriko Dantzari eguna Nafarroan egingo dabe, urriko lehen astegoienean.