Aurrera kukaña alkartea sortu barri dabe Ondarroan

"Umetatik egon naz kukañeari lotuta" esan dau Ibon Bergarak

Euskal Herriko lehen kukaña txapelketea Ondarroan jokatuko da

Gazte bat Ondarroako kukañan / Bizkaia Irratia

Euskal Herriko lehenengo kukaña txapelketea bagilaren 22an jokatuko da Ondarroan. Sortu barri dan Aurrera Kukaña Taldeak antolatu dau. Ibon Bergara, talde horretako kidea da. “Kukaña barria ipintea erabagi zan eta orduan txapelketea sortzea pentsau genduan” esan deusku Ibon Bergarak. Ekainaren 22ko txapelketan parte hartuko dabenek banan-banan urtengo dabe, puntan ikurriñea bat egongo da eta enborra koipez beteta egongo da. Irabazleak 1.000 euro eskuratuko dauz.

“Umetatik egon naz kukañeari lotuta eta guretzat gauza handia da” gaineratu dau Bergarak. Euskal Herriko kukaña txapelketarako izen emotea zabalik dago eta mila euroko saria jasoko dau irabazleak. Ondarroako Aurrera Kukaina Taldearen asmoa nazinoarteko txapelketetan parte hartzea dala esan deusku Ibon Bergarak. Turkian egiten dan txapelketeak izen handia dauko, eta horretan parte hartzea gurako leukie. “Red Bullek antolatzen dau Turkiakoa eta Portosinen (Galizia) antolatzen daben beste batera be joatea nahi dogu” azaldu deusku gazte ondarrutarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00