Iker Goñi: "Oso zaila da selekzino ez ofizial baten partiduak antolatzea"

Palestinako selekzinoaren kontrako partiduaz gain, ofizialtasunaz be berba egin dogu Iker Goñigaz

Euskal Selekzioa – Palestina, futbol partidu bat baino gehiago

Iker Goñi Euskadiko Futbol Federazioko presidentea izan da geugaz Jokoan irratsaioan. Zapatuan jokatuko dabe lagunarteko partidua Euskal Selekzioak eta Palestinak. Kirol partidu bat baino gehiago izango da zapatukoa, mundura palestinar herria jasaten dabilen genozidioa zabaltzeko erakusleiho bat izango da.

Goñik zapatuko partidua zelan antolatu daben, nogaz kontaktuan jarri behar izan daben eta Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren egoerearen berri emon deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00