Gizarte gaien tertuliari heldu deutsagu, barikuro lez, Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan irratsaioan Jasone Aretxabaleta eta Roberto Mielgoren eskutik. Hasteko, bihar San Mamesen Euskal Selekzioak eta Palestinak jokatuko daben partiduan zentratu gara. Partidu honek ilusinoa eta alkartasun uriola sortu dau, antza, San Mamesen inozko jenterik gehien egongo da eta. Bien bitartean, su-etenean dagoz Gazan bertan teorian, eta suposatzen da konponketarako sukalde lanetan be ibiliko dirala.
Euskera kontuak be jorratu doguz. Oraingoan Gipuzkoan etorri da funtzino publikoko euskera eskakizunen kontrako epaia. Gipuzkoako Aldundiak ehun administrari lanpostu egonkortzeko deialdia zabaldu eban 2023an, lanpostu guztie ezarri jakezan euskera eskakizunak eta Donostiako epaitegi batek kontrako ebatzia emon eban. Oraingoan EAEko Justizia Auzitegi Gorenak berretsi dau sententzia hori, esanaz, Aldundiak ez dauela argudiatu ezinbestekoa danik lanpostu guztiek hizkuntza eskakizuna izatea hizkuntza eskubideak bermatzeko.
