Joxerramon Bengoetxeak unibertsidadeak izena ez dabela aldatu, itxurea modernizatu dauala nabarmendu dau

Beka sistema indartsu baten alde egin dau errektoreak, inor ez daiten ikasteko aukera barik geratu

Euskara enborreko gaietan %95 bermatuta dagoala zehaztu dau EHUko errektoreak

Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea / Bizkaia Irratia

Joxerramon Bengoetxea EHUko errektorea izan da gaur zuzeneko estudioan. Besteak beste, unibertsidadearen izenean izan dan aldaketa eta izango dan itxura aldaketari buruz itaundu deutsagu.

Datorren astean egingo diren unibertsidadera sartzeko proben atarian, ikasle gazteek bizi dan estresa eta nahi daben ikasketak egin ahal izateko gitxieneko nota ez lortzeak sortzen deutsien frustrazinoa be aipatu doguz. Unibertsidadean ikasten jarraitzea aukeratzen daben ikasleek, bestetik, matrikula tasa izoztua izango dabe. Halanda be, beka sistema indartsu baten beharra aldarrikatzen jarraitzen dau errektoreak, inor ez daiten matrikulari aurre ezin deutsolako egin unibertsidadera sartu barik geratu.

Bengotxeak bestetik, errektore izateko kanpainan agindutako neurria lortu izanaren poza be agertu dau: ordezko irakasleentzat unibertsidadee-hitzarmenaren aldaketa. Orain, besteak beste, ordezko irakasleen ordainsariak handitzea eta lanaldi osoa egiteko aukera izango da. Errektoreak zehaztu dau hori Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren interpretazio aldaketa bategaz lortu dabela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00