Umeei eta familiei zuzendutako ikuskuzina Arriagan

Irudimena biztuko dau ikusleengan kantetako gogoa eraginez

“Euskelelea” ipuin musikatua gaur Arriaga Antzokian

Euskelele lanaren irudia / Bizkaia Irratia

Euskelelea gabonetan familiarekin egiteko plan bikaina da, eta 3 urtetik aurrera dago gomendatuta. Euskarazko ipuin musikatu bat da gaur arratsaldeko 19:30etan Arriaga Antzokian, gaztelaniazko goitituluak izango  dituana.

Enrike Solinísek sortutako ideia eta instrumentu originalean oinarritzen da, euskelelean: material ekologikoz eta ekosistemarekiko errespetuz eraikitako pala itxurako ukelele modukoan. Eta horreri gehitu egin behar jako Juan Kruz Igerabide poeta eta idazlearen istorioa, entzuleak Euskal Herriko baso magiko baten kokatzen
dituana, Mari jainkosak laminek jolaserako erabilten daben pala musika-tresna oso berezi bihurtuko dau: euskelele.

Ikuskizuneko musika Euskal Barrokensembleko instrumentista bikainek interpretatzen dabe. Musika barrokoan eta antxinako musikan espezializatuta dagozanez, primeran moldatzen dira emanaldi honetan, Juan Kruz Igerabidek idatzitako, eta ilusinoz eta magiaz beteriko ipuina girotuz. Juan Kruz Igerabidek honako sari honeek jaso ditu, besteak beste: 1999ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, 1999ko eta 2003ko Haur Literaturako Espainiako Kritikaren Saria eta 2018ko Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala. Taldea Maika Etxekoparrek, Lore Zeberiok eta Leire Berasaluzek (ahotsak), Lixsania Fernandezek (viola da gamba), Miren Zeberiok (biolin barrokoa eta arrabita), Mixel Etxekoparrek (txirulak eta ahotsa), Dani Garayk (perkusioa), Pablo Martinek (kontrabaxua) eta Enrike Solinísek (aipatu euskelelea jotzen) osotuko dabe. Emonaldiak Irrimarraren ilustrazino ederren laguntza izango dau, eta emaitza ume eta nerabeentzako erakargarria dan ikuskizun bat da, musika, hitzak eta irudi ederrak baliatzen dituana. Euskeleleak gure irudimena biztuko dau,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular