Hizkuntzaren egoerea, CCOO Korrikatik kanpo gelditzea eta bestelako batzuk aztertu dira

Korrikan murgilduta gagozala, euskeraren ganeko eztabaidea pil-pilean dago

Euskerea protagonista gaur Bizkaiko Batzar Nagusien tertulian

Jesus Lekerikabeaskoa, Iker Casanova, Eneritz de Madariaga eta Ane Berta Campo / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Batzar Nagusietako tertuliari ekin deutsagu gaurkoan Bizkaia Irratiko mikrofonoetan. Betiko moduan, Jesus Lekerikabeaskoa (EAJ), Iker Casanova (EH Bildu), Eneritz de Madariaga (Elkarrekin Bizkaia) eta Ana Berta Campo (PSE-EE) geure tertulian izan dira. Solasaldiko protagonista euskerea izan da.

Korrika Bizkaian da momentu honetan. Halanda be, euskeraren ganeko eztabaidea pil-pilean dago azken egunotan arrazoi ezbardinengaitik. Batetik, EAJko Jesus Lekerikabeaskoak uste dau euskaldunek trabak topetan dabezala euren egunerokotasunean. Bestetik, EH Bildutik, Iker Casanovak uste dau euskerak urratsak emon behar dituala oindino. Ganera, Elkarrekin Bizkaiko Eneritz de Madariaga danon eskubideen alde agertu da eta CCOO Korrikatik kanpo geratu dala salatu dau. Azkenik, Ana Berta Campo PSE-EEko politikariak ez dau uste CCOO sindikatuagaz gertatu dana onargarria danik. Horren harira, Lekerikabeaskoak esan dau euskera hurbiltzeko erabili behar dala, ez urruntzeko. Bitartean, Casanovak gogorarazo dau Comisiones Obrerasek euskera eskakizunak jaisteko egindako ahaleginek eragin dabela antolatzaileen haserrea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00