24 ordu ugerrean egingo dabe euskeraren alde Getxon. Zapatu domeka honetan, Getxoko Fadura kiroldegian 24 orduz euskeraren alde ugerrean egingo dabe. Igaz hasi ziran ekimenagaz, arrakasta handia euki eban eta horrek bultzatu dau aurton be egitera. “Euskerea gero eta leku gitxiagotan entzuten zala ikusi genduan eta igaz ideia hau otu jakun. Aurreko urtean kriston arrakastea euki eban eta aurton barriz antolatzea erabagi dogu” esan deusku Mikel Bildosolak, Swim Camp alkarteko kideak.
Honen helburua, euskera gozamenagaz batzea izango litzateke. Horretarako uger egiteagaz batera ekintza gehiago egongo dira. Banaka, alkarte edo familia moduan parte hartu ahalko da. “Gure asmoa da orduro baten bat ugerrean egotea eta bien bitartean, jolasak be egingo doguz” esan deusku Bildosolak. Aurreko urtean ekimena egin ostean Fadurako piszinetan eta Getxon gero euskera gehiago entzuten zala nabaritu eben Swim Camp alkarteko kideek.