Euskrowd euskeraren etorkizun digitala bultzatzeko sortutako proiektu parte-hartzailea da, eta helburua argia da: adimen artifizialak euskalkiak be ulertzea, ez bakarrik euskera batua. Horren inguruan berba egin dabe Asier López EHUko ikertzaile eta irakasleak eta Xabier Mendez Global Datum-eko Adimen Artifizialeko zuzendari teknikariak Lau Haizetara irratsaioan.
Gaur egungo hizkuntza-teknologiak datuetan oinarritzen dira, eta horregaitik funtsezkoa da ahots eta testu korpus handiagoa batzea. Euskera batuan aurrerapenak egon arren, Euskrowdek uste dau hurrengo pausua euskalkiak teknologian txertatzea dala, euskaldun askoren eguneroko hizkerea hortxe dagoalako.
Euskrowd proiektuak herritarren laguntza eskatu dau grabazinoak eginez eta transkribatzen lagunduz. Pribadutasunari jagokonez, nabarmendu dabe, datuak ikerketa helburuetarako izango dirala, eta parte-hartzaileek edozein unetan eskatu leikiela euren ahotsa korpusetik kentzea. Helburua, azken finean, teknologia gure eguneroko euskereara egokitzea da, eta euskalki guztiek leku duina izatea mundu digitalean.
