Itsas Energia eta Olatu-energiari buruzko kongresua Bilbon

Irailaren 3tik 7ra bitartean uriak Itsas Energia eta Olatu-energiari buruzko kongresua hartuko dau

EWTEC nazinoarteko 15. kongresua Bilbon

Olatuen eta itsasoen korronteen energiari buruzko Europako konferentziak, EWTEC, itsas energia barriztagarrian (olatuak eta mareak) oinarritzen diran nazinoarteko konferentzia tekniko eta zientifikoak dira, ozeanoko ur-zutabetik eratorriak. 5 egunez Bilbon ospatuko dira konferentzia honeek. EWTEC asko errespetetan da ekarpen akademiko eta industrialen kalidade altuarekin daukan konpromisoagaitik.

Ekarpen horreek binaka berrikusten dira, konferentzian entregatzen dira eta aktetan argitaratzen dira. Konferentziako akten eragin handiko emoitxak, normalean, EWTECeko International Marine Energy Journal-en argitaratzeko aukeratzen dira. Urko Izquierdo ikerlaria izan dogu Lau Haizetara saioan honetaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular