Salbuespen legedien amaierea aldarrikatuko dau Sarek zapatuko manifestazinoan, ‘Ezin da gehiago luzatu’ lelopean. Igaz aurrerapausuak emon zirala esan deusku Bego Atxa Sare-ko kideak, baina motelegi aukeran. Egoera hau gehiago ezin dala luzatu eta aurtengoan pausoak emoten jarraituko dabelakoan dagoz. Aldarrikapenok egiteko zapatu arratsaldean egingo dabe manifestazinoa Bilbon, 17:00etan, Casillatik abiatuta.
